Atxilotuen zerrenda

 

Berria -

2015eko urtarrilak 12

Amaia Izko: Sortuko bozeramailea ere bada Izko. Abokatu gisa hainbat epaiketatan aritu da, eta Ines del Rio preso ohiaren defentsan, Parot doktrina-ren aurka aritu zen. Arrazoia eman zion Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Madrilen atzeman dute.

Haizea Ziluaga: "Talde armatuko kide" izatea egotzita, 2010ean ere atxilotu zuten Ziluaga. Madrilen atxilotu dute.

Ainhoa Baglietto: Urteak daramatza Bagliettok euskal herritarrak auzitegietan defendatzen; tartean, Josu Uribetxebarriaren abokatua ere bada. Zarautzen hartu dute atxilo.

Alfontso Zenon: Iazko urtarrilean EPPK-ko bitartekari taldekoak atxilotu ostean, besteak beste Arantza Zuluetaren defentsa du bere gain. Aresi torturak egozteagatik zigortu zuten, baina absolbitu egin zuten gero.

Fran Balda: Herrira plataformaren aurkako sarekadan atxilotu zuten Balda, 2013ko irailan. Arbizun atxilotu dute.

Aiert Larrarte: Hain zuzen, Larrarte izan zen Herrira presoen eskubideen aldeko plataformaren operazioaren ostean horien defentsa hartu zuten abokatuetako bat.

Iñaki Goioaga: Atxilotu ez duten arren, auzipetu egin dute Goioaga. Amaiurreko senataria da, eta, beraz, foruduna da.

Eukene Jauregi. Madrilen atxilotu dute.

Arantxa Aparicio

Atxarte Salvador

Onintza Ostolaza

Nagore San Martin. Zizur Nagusian atxilotu dute.

Jaione Karrera. Iruñean atxilotu dute.

Kepa Manzisidor. Bilbon atzeman dute.

Javier Carbadillo. Barakaldon atzeman dute.

Jon Mintegiaga Minde. Tolosan atxilotu dute.

Ane Ituño

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna