Banaketa

Eroski 136. postuan dago munduko banaketa talde handien zerrendan

Deloitte eta 'Store' aldizkariaren zerrendaburua AEBetako Wal Mart supermerkatuen taldea da. Euskal kooperatibak bederatzi postu galdu ditu urtebetean.

Eroskiren saltoki bat, Oñatin. /
Eroskiren saltoki bat, Oñatin. / Gari Garaialde/Argazki Press

Xabier Martin -

2015eko urtarrilak 12

Deloitte eta Store aldizkariak urtero egiten duten banaketa talde handienen zerrendan jaitsi egin da euskal kooperatiba handiena, Eroski, baina oraindik 250 banaketa konpainia handienen zerredako kide da 136. postuan, 2013an (6.430 milioi euroko fakturazioa). Aurreko zerrenda kaleratuarekin alderatuta bederatzi postu galdu ditu Mondragon taldeko kooperatibak.

Banaketaren erraldoien zerrendaren lehen lekuan AEBetako Wal Mart azalera handiko saltokien katea dago, 403.673 milioi eurorekin. Atzetik datoz Costco (AEB), Carrefour (Frantzia), Schwarz —Lidl— (Alemania) eta Tesco (Erresuma Batua).

Euskal Harrian diharduten beste banaketa talde batzuei dagokienez, Mercadona 42. postuan dago, eta Zara 45. lekuan. El Corte Ingles 66. postuan azaltzen da Store-ren zerrendan, eta biltegi handien atalean Europako bigarrena da 12.537 milioi euroko salmentekin, Marks and Spencer ingelesaren atzetik; DIA supermerkatuen katea zerrendaren 72. lekuan dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna