Gizartea

Ruslan Advoyan kanporatu eginen du Frantziak

Asteazken eguerdian Parisko aireportu batean ikusi dutela jakinarazi du Cimade elkarteak. Armeniako kurdu yezidia da Advoyan, eta bere herrialdera itzuliz gero arriskupean legokeela salatu zuten astelehenean Baionan.

Atxiloketa salatzeko Baionan astelehenean egin zuten bilkura. /
Atxiloketa salatzeko Baionan astelehenean egin zuten bilkura. / Sylvain Sencristo

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2015eko urtarrilak 14

Protestak protesta, Frantziako Gobernuak kanporatu eginen du Ruslan Advoyan Armeniako kurdu yezidia. Astearte goizaldean atera zuten Baionako atxikitze zentrotik, eta Parisko eskualdera eraman zuten arratsalderako. Haren kanporatzea salatu izan duen Cimade elkarteak honako mezua igorri du gaur goizean: "Advoyanen anaiak ohartarazi digu 13:00etan Parisko aireportu batean zegoela atxikia, beraz, kanporatzeari uko egiteko aukerarik gabe".

Pierre Andre Durand Pirinio Atlantikoetako prefetak, bere aldetik, ohar bat bidali zuen atzo. Haren arabera, ez da "bideragarria" Advoyanen familia egoera erregulartzea, Frantzian igarotako denbora apurrarengatik. Babes politikoa eskatua zuen Advoyanek, baina uko egin zion gobernuak, eta Baionan atxikia izan ondotik kanporatuko dute.

Astelehenean elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek kanporatzearen aurka, Cimade elkarteak deituta, Baionako suprefeturaren aitzinean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna