ENPRESAK

Vidralak Irlandako Encirc erosi du, 408 milioi euroren truke

Laudioko beirazko ontzien egileak bere neurria ia bikoiztu egingo du operazio horren bidez.

Iker Aranburu -

2015eko urtarrilak 14

Encirc Limitedek bi lantegi ditu, bata Derrylin herrian (Fermanagh, Irlanda) eta bestea Eltonen (Chesire, Ingalaterra). Bien artean urtero 330 milioi euroren fakturazioa egiten dute, eta 1.200 langile enplegatzen dituzte. Haien bezeroen artean daude Diageo (Guinness, JB, Smirnoff...) eta Britvic. 

Vidralak 362,8 milioi euro fakturatu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteotan, iaz epe horretan baino %1,6 gutxiago. Irabazi garbiak, berriz, %1,5 jaitsi zaizkio, 40,2 milioira arte.

Vidrala 1970eko hamarkadan sortu zen, eta elikagai industriarako beirazko ontziak egiten ditu, botilak eta poteak bereziki. Aspaldi zabaldu zen Euskal Herritik kanpo, Castellar del Valles (Bartzelona, Katalunia) eta Caudete (Albacete, Espainia) herrietan lehenik, eta Portugalen (Marinha Grande), Italian (Corsico, Lombardia), Belgikan (Ghlin, Valonia) eta Frantzian (Bordele, Akitania).  

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna