Albistea entzun

EUSKARA

Arnasguneen babesa aztertuko dute Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan

Herri euskaldunen egoera eta lege esparrua aztertuko dituzte, besteak beste. Otsailaren 5ean eta 6an izango dira saioak, Donostian.

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko urtarrilak 15

Lau erakundek elkarlanean antolatu dtuzte Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak jardunaldiak: Gipuzkoako Diputazioak, Kontseiluak, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Euskararen arnasguneei "aterki juridikoa" emateko aukerak izango dituzte aztergai.

Ezinbestean, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren jarduna hizpide izango dute jardunaldietan; udalak auzitara eramaten ari da, bai hizkuntz irizpideak ezartzeagatik, bai aktak euskaraz egiteagatik. Maren Belastegi Uemako lehendakariak azaldu du "euskararen egungo legezko marko juridikoa aldatzeko beharra" aztertuko dutela.

Lau esparru nagusi izango ditu egitarauak: Uemak herri euskaldunetan egindako ikerketa soziolinguistiko eta sozioekonomikoaren aurkezpena; lurraldetasun linguistikoaren azterketa; hainbat diziplinatako adituen esperientziak; eta eragin linguistikoa ebaluatzeko tresnaren aurkezpena.

Donostian, EHUren Carlos Santamaria zentroan egingo dituzte jardunaldiak, otsailaren 5ean eta 6an. Izen ematea doakoa da, eta UEUren webgunean egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pfizerren txertoaren 50 milioi dosi «aurreratzeko» akordioa lortu du Europako Batzordeak

Pfizerren txertoaren 50 milioi dosi «aurreratzeko» akordioa lortu du Europako Batzordeak

Arantxa Iraola

Heldu den hiru hilabeteetan banatzea da asmoa, eta hilabete honetan bertan hastea banaketa

Hezkuntza sistema propio eta burujabe baterantz

Hezkuntza sistema propio bat izan dute hizpide Hamaika Gara solasaldian

Berria

Ane Ablanedok, Pedro Machok eta Nora Salbotxek hartu dute parte Hamaika Gara egitasmoaren hirugarren solasaldian, Ainhoa Latatuk gidatuta. Berria.eus-en ikus daiteke zuzenean.

Txertoa jartzeko orratzak, Hendaiako (Lapurdi) txertaketa gunean. ©Guillaume Fauveau

Janssen txertoa jartzen segituko dute Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat

Johnson & Johnson enpresaren txertoa 55 urtetik gorako herritarrei jarriko diete.

Erizain bat, emakume bati COVID-19aren aurkako txertoa jartzen, Iruñeko Refena gunean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Txertoek 50 heriotza eta 200 ospitaleratze eragotzi dituzte Nafarroan

Ion Orzaiz

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuaren arabera, txertoen dosi baten eraginkortasuna % 49koa da, eta bi dosirena, % 89-95 artekoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.