Albistea entzun

GIZARTEA

Sexu askapenerako gazte mugimendu berri bat eratu dute

Bi urteko prozesua izan du taldeak, eta hilabete bukaeran aurkeztuko dute. Gay eta lesbianak soilik ez, gizarte osoa dute helburu: "Jendarte osoaren askapen prozesu bat jarri nahi izan dugu mahai gainean".

Donostian aurkeztu dute mugimendua, katedral aurrean.
Donostian aurkeztu dute mugimendua, katedral aurrean. / G. Goikoetxea Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko urtarrilak 16

Sexu askapenerako mugimenduak hutsune bat izan du azken urteetan gazteen artean. 2012an bukatu zuen jarduna Gaztehgam taldeak, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduaren gazte adarrak. Beste mugimendu bat osatzeko bidean aritu dira ordutik, eta amaitu dute prozesua. Donostian egin dute iragarpena, katedral aurrean.

Urtarrilaren 31n aurkeztuko dute talde berria, Bergaran (Gipuzkoa), kartzela zaharrean. Aldarrikapenerako bide izango da hautatutako lekua bera. Batetik, Bergara, hirigune handietatik kanpoko herria. "Proiektua Euskal Herrian barna hedatzearen apustuaren seinale da", azaldu dute taldeko ordezkariek. Bestetik, kartzela izandako lekua. "Kartzelen desagerpena aldarrikapen inportante bezala kokatu dugulako".

"Disidentzia sexualaren aktibazioa" du helburu mugimendu berriak, "subjektu politiko iraultzaile" bilakatzea. Nabarmendu dute sexu askapenaren gaiak ez diela soilik eragiten gay eta lesbianei: "Jendarte osoaren askapen prozesu bat jarri nahi izan dugu mahai gainean".

Taldearen izena eta logotipoa hilaren 31n bertan aurkeztuko dituzte. Kontzertuak eta horrelako ekitaldiak ere antolatu dituzte egun horretarako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nafarroako Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. ©VILLAR LOPEZ / FOKU

Baja luzatzea ukatu diote bikotekiderik gabeko ama bati, «aitari dagokiolako»

Ion Orzaiz

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, prestazio hori guraso biko familiek soilik baliatu dezakete, eta «besterenezina da»

Bilboko hilketen susmagarriak Katalunian ere eraso egin zuen

Berria

Bi gizonek mossoengana jo dute, hedabideetan Bilboko hilketen ustezko egilea ezagutu eta gero
Gasteizko Angel Ganivet ikastetxeko ikasgela bat, artxiboko irudian. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Eskola ordutegiari, azterketa

Irati Urdalleta Lete

Eskoletako ordutegia eztabaidagai da hezkuntza komunitatean. Txosten bat atera berri dute abantailak aletuz, baina beste batzuek negozioa egin nahia ikusten dute atzean.
Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria: Azterketak euskaraz

Administrazio auzitegira jo du Seaskak, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra

Ekhi Erremundegi Beloki

2019an EEPk eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatzen diote Frantziako estatuko administrazioari. Ikasleek baxoko azterketa batzuk euskaraz egiten ahalko zituztela adostu zuten hiru erakundeek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...