Afrika Erdiko Errepublika

GKE bateko bi kide bahitu dituzte ekintzaileek Afrika Erdiko Errepublikan

Zenbait iturriren arabera, bahituetako batek NBErentzat lan egiten du.

Berria -

2015eko urtarrilak 20

Bi bahituetako bat 67 urteko emakume frantziarra dela berretsi dute iturri ofizialek. Lekukoen arabera, armatutako ekintzaileek gobernuz kanpoko erakunde bateko kideak zihoazen autoa geldiarazi zuten, Banguin, hiriburuan, eta ibilgailutik jaistera derrigortu zituzten guztiak.

Poliziak uste du milizia kristau bateko kideak direla bahitzaileak, eta asteburuan euren buruzagia atxilotzeagatik mendekatzea izan dela erasoaren helburua. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna