Mundua

Kubaren bahimendua amaitzeko urratsak egiteko eskatu dio Obamak Kongresuari

Osasun arloa, immigrazioa eta ekonomia izan ditu hizketa gai Obamak estatuaren egoerari buruzko agerraldian.

AEBetako presidente, Barack Obama, Kongresuan.
AEBetako presidente, Barack Obama, Kongresuan. Michael Reynolds / EFE

Arantxa Elizegi -

2015eko urtarrilak 21

Ekonomia eta Kubarekiko harremanak, horiek izan dira estatuaren egoerari buruzko Barack Obamaren hitzaldiaren ardatz nagusiak. Washingtongo ordezkaritza Habanakoarekin bildu aurreko egunean egin du agerraldia Kongresuan.

"Kuban aspaldian amaitu behar zukeen politika bati bukaera ematen ari gara. 50 urtean funtzionatu ez duen zerbait egin ostean, bada garaia zerbait berria probatzeko", nabarmendu du estatuburuak. Habanarekiko politika aldaketa horrek "balio demokratikoak defendatzen" dituela adierazi du Obamak, eta, bide batez, Kubako Gobernuak egindako urratsak gogoratu ditu, besteak beste, Alan Gross kontratista estatubatuarra askatu izana.

AEBetako pesidenteak, ordea, izan ditu bestelako hizketa gaiak ere. Besteak beste, kanpainan egindako promesa nagusietako bat berretsi du, Guantanamoko presondegia ixtearena. Hain zuzen ere, Kongresuan gehiengoa duen Alderdi Errepublikanoa da horretarako oztopo nagusia.

Horretaz gain, osasun arloan, immigrazioan eta finantza sisteman egin beharreko erreformak izan ditu hizpide.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna