Siria

Gutxienez 43 pertsona hil dituzte Siria iparraldeko bonbardaketetan

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, azken hiru hilabeteetan milatik gora zibil hil dira erasoetan.

Azken hilabeteotan milaka herritarrek egin dute ihes Damaskotik, borrokak direla eta.
Azken hilabeteotan milaka herritarrek egin dute ihes Damaskotik, borrokak direla eta. / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 21

Tel Hamis herria bonbardatu zuen atzo Siriako armadak, eta erasoan gutxienez 43 lagun hil eta 150 inguru zauritu ziren. Zaurituetako batzuk larri daudela ohartarazi du Giza Eskubideen Behatokiak.

Erakundearen datuen arabera, joan den azaroaz geroztik egindako 5.000tik gora bonbardaketetan mila zibil inguru hil dituzte; horietatik 239 adingabeak ziren.

2011ko martxoan gatazka piztu zenetik 200.000 pertsona hil dira borroka eta erasoetan. NBEko Segurtasun Kontseiluak iaz eskatu zien bi aldeei zibilen aurkako erasoak amaitzeko. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna