Parisko atentatuen ondorena

"Terrorismoaren kontrako borrokarako" 735 milioi euro erabiliko ditu Frantziak

Lehen ministroak iragarri du 2.600 pertsona kontratatuko dituztela "segurtasuna indartzeko". Horretaz gain, informazio zerbitzuen lana arautuko duen lege bat prestatzen ari da gobernua.

Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira, Atzerri ministro Laurent Fabius eta Manuel Valls lehen ministroa.
Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira, Atzerri ministro Laurent Fabius eta Manuel Valls lehen ministroa. Philippe Wojazer / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 21

Informazio zerbitzuen giza baliabideak eta teknikoak indartzea da egin beharreko lehen urratsa", nabarmendu du Manuel Valls lehen ministroak goizean Barne eta Justizia ministroekin batera egindako agerraldian.

Horretarako, eta giza baliabideei dagokienez, 1.100 pertsona hartuko dituzte informazio zerbitzuetan aritzeko, 950 lanpostu sortuko dituzte Justizia Ministerioan, 250 Defentsan, eta beste 80 finantza arloan arituko dira.

Bide beretik, 233 milioiko arrekontua izango du Barne MInisterioak, eta beste 181 milioikoa Justiziakoak, "eraso terroristei" aurre egiteko neurriak har ditzaten.

Bestelako neurriak ere iragarri ditu, halaber, Vallsek. Esaterako, epaile baten kontrolpean egongo litzatekeen "terrorismoagatik kondenatu edo ikertutakoen zerrenda". Horiek, aldiro, euren helbidearen berri emango diete segurtasun indarrei, batez ere atzerrira irteteko asmoa duten kasuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna