Ukraina ekialdea

Hogeita hamar lagun hil eta dozenaka zauritu dira Mariupoleko merkatu batean

Hildakoetako bi haurrak dira. Errebeldeek bere gain hartu dute Donetskeko hiri garrantzitsu horretan jazo erasoa; atzo goizean, gezurtatu egin zuten beraiek egin zutenik.

Gaur goizean Mariupolen izaniko leherketa. /
Gaur goizean Mariupolen izaniko leherketa. / SERGEY VAGANOV / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 24

Hogeita hamar lagun hil eta dozenaka herritar zauritu ziren atzo Mariupolen, Donetsk eskualdeko bigarren hirian. Hango merkatu batean izan zen leherketa, Ukrainako agintariek jakinarazi dutenez. Hildakoetako bi haurrak direla zehaztu dute. 

Errebeldeek bere gain hartu dute erasoa, nahiz eta atzo goizean ukatu egin zuten.

Ia 5.000 hildako

Herenegun, Donetsk hiriburuan gertatu zen beste sarraski bat. Gutxienez hamahiru lagun hil ziren. Volnovakhako erasoan bezala, gobernuak eta matxinoek elkarri leporatu diote erasoa —matxinoen kontrolpeko eremuan izan da gertakaria—. Orduan, hamabi bidaiari hil ziren leherketa baten ondorioz. 

Joan den apirilaz geroztik, 4.800 lagun inguru hil dira Luhansken eta Donetsken errebeldeen eta Ukrainako armadaren artean gertatzen ari diren erasoetan. Gatazkak milioi bat errefuxiatu baino gehiago sortu ditu dagoeneko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna