Yemen

Ehunka lagun irten dira Sanako kaleetara Huthi milizia xiitei joatea eskatzeko

Abdo Rabu Mansur Hadik dimisioa eman ostean, agintaririk gabe dago Yemen.

Sanako gaurko manifestazioa. /
Sanako gaurko manifestazioa. / WADIA MOHAMMED / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 24

Yemengo presidente Abdo Rabu Mansur Hadik kargua utzi zuen joan den ostegunean, eta harrezkero, agintaririk gabe dago herrialdea. Huthi milizia xiitek bahiturik eduki ostean etorri da dimisioa. Gobernuko indarren eta Huthi milizia xiiten arteko istiluak areagotu dira azken orduotan; menia hitzartu arren, miliziak presidentearen jauregia kontrolpean du asteartetik.

Egoera salatzeko ehunka lagun irten dira gaur Sanako kaleetara, milizia xiitei alde egitea eskatzeko.

Parlamentua biltzeko deia, biharko

Parlamentuko presidenteak presazko bilkura batera deitu du biharko, Mansur Hadiren dimisioaz eztabaidatu eta bozkatzeko; parlamentuari dagokio dimisioa onartzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna