Eurogunea gaur bilduko da, eta akordioak errespetatzeko eskatuko dio Greziari

Europako Batasuneko ekonomia ministroek hileroko bilera egingo dute. Negoziatzeko prest agertu dira, baita zorra arintzeko ere, baina soilik orain arteko baldintzak betetzen baditu Atenasek.

Berria -

2015eko urtarrilak 26

Jeroen Dijsselbloem Euroguneko presidenteak adierazi du mahai gainean ez dutela izango Grezia eurotik ateratzeko eztabaida, baina ohartarazi du orain arte hartutako konpromisoak betetzen ez badituzte Europako Batasunak diru laguntzak etengo dituela. 2010etik 240.000 milioi euro jaso ditu Greziak bi erreskatetan.

"Greziako edozein gobernuk beharko du Eurogunearen babesa", esan du Der Spiegel Alemaniako egunkariak argitaratu duen elkarrizketan. Iragarri du negoziatzeko prest daudela eta murrizketa programen diseinuaz hitz egiteko ere bai, baina oharatarazi du baldintzarik gabeko krediturik ez dagoela.

Eurogunearentzat lehen egin beharrekoa orain arteko laguntzak luzatzea da. Otsailaren 28ra artekoak dituzte hitzartuta, eta luzatu ezean martxoaren 1etik aurrera ez lituzke Greziak bigarren erreskateko azken zatiko 1.800 milioi euroak jasoko. Luzapen hori, ordea, Greziak eskatu behar du, jarduneko gobernuak egiten badu ere.

Bundesbank: "Greziak akordioak errespetatu behar ditu"

Alemaniako banku zentraleko presidentea izan da Atenasera oharra bidaltzen lehena. Jens Weidmannek gogorarazi dio buruzagi hautatu berriari herrialdeak laguntza beharrean jarraitzen duela, baina Europak ez diola eskurik luzatuko hark baldintzak bete ezean. "Kontuan har dezala hori gobernu berriak, eta ez ditzala egin bete ezin dituen promesak". 

Izan ere, dagoeneko bi erreskate jaso ditu Greziak, eta adituek ez dute baztertzen hirugarren baten beharra izatea. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna