Albistea entzun

Politika

Gatazkaren ondorioak gainditu eta "euskal herritarren arteko nazio itun berria" egitea proposatu du EAJk

Sabino Arana jaio zela 150 urte bete diren egunean, EAJk bere sortzailearen ideiei eusten diela adierazi du Andoni Ortuzarrek.

Plaka jarri dute Sabin Etxean Aranaren jaiotzaren 150 urteurrena gogoratzeko.
Plaka jarri dute Sabin Etxean Aranaren jaiotzaren 150 urteurrena gogoratzeko. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2015eko urtarrilak 26 17:40

150 urte dira gaur Sabino Arana EAJren sortzailea jaio zela. Ekitaldia egin dute, horregatik, alderdi jeltzaleko buruzagiek, Bilbon. Aranaren bustoari loreak eskaini dizkiote, eta haren jaiotetxea izan zen Sabin Etxean omenezko plaka jarri dute.

EBBk adierazpena kaleratu du, egunaren harira. Alderdiak EAJren sortzailearen ideiei eusten diela nabarmendu du, eta egungo erronka nagusiak izendatu ditu: "Bizikidetzarik gabeko nazioa porrot egiten duen esperimentua da. Hortaz, gure gizartea hamarkadatan zatikatu duen bortxakeriaren orrialde iluna itxi behar dugu".

"Albait arinen ekin behar diogu orain arte bizi izan dugun gatazkaren ondorioak gainditzeari", esan du Ortuzarrek EBBren izenean. "Erakunde armatuaren desmilitarizazioa, egin den min bidegabea aitortzea, presoen gizarteratzea eta ETAren amaiera egiaztagarria" aipatu ditu gainditu beharreko ondorio gisa.

"Hori guztia egindakoan, euskal herritarren arteko nazio itun berria egiteari ekin diezaiogun", adierazi du Aranaren bustoaren aurrean. "Gure estatus politikoan eta gure herriaren jatorrizko subiranotasuna berreskuratzeko ahaleginean behin betiko jauzia egin dezagun".

Akordio horretan "ezinbestean" egon beharko duten oinarriak ere aipatu ditu Ortuzarrek: "Euskadi subjektu politikotzat aitortzea, Europako Batasunaren barruan harreman juridiko-instituzionalaren marko berria zehaztea eta hiritargoari bere etorkizuna askatasunez aukeratzeko duen eskubidea aitortzea".
 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Larrion 2019. urtean, Gasteizen, hango udalerako alkategaia zenean. ©Endika Portillo / Foku

Miren Larrion: «Ez naiz ezkutatuko, eta ez naiz geratuko burua altxatu gabe»

Paulo Ostolaza

Dimisioa aurkeztu zuenetik lehen aldiz hitz egin du Gasteizko Udaleko EH Bilduren eledun ohiak, Euskadi Irratian. Oso egoera gogorra bizi izan zuela azpimarratu du, eta horrek eraman zuela kide baten izenean bankuan kontu bat irekitzera.

Markel Olano, legealdi honetako politika orokorreko azken bilkuraren hasieran. ©Andoni Canalleda / FOKU

230 milioi euroko kostua izango dute Gipuzkoako bide azpiegiturak berritzeko lanek

Iñaut Matauko Rada

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hasiera eman dio legealdi honen politika orokorreko azken bilkurari. Adierazi duenez, pandemiaren eta Ukrainako inbasioaren ondorioek mugatzen dituzte gaur egungo politikak hein handi batean.

Unai Rementeriagaur, Gernikako juntetxean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Bilboko metroko lehen eta bigarren linea lotuko dituzte, itsasadarraren azpiko tunel batekin

Berria

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri du, politika orokorrari buruzko bilkuran, Gernikan.

Zarauzko lore eskaintza. ©G. RUBIO / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...