Noiz sortua: 2015-01-29 20:38:57

Euskara

Seaskak lur eremu bat erosiko du Ziburun Kaskarotenea ikastolarentzat

Azken aterabide gisa aurkeztu dute lur pribatua erostearen deliberoa. Kanpaina bat abiatu da lurrak balio duen 300.000 euroak biltzeko. Aurtengo Herri Urrats jaian bilduko den dirua Kaskarotenearentzat izango da. Bideoa: Seaskaren agerraldia ('Ipar Euskal Herriko Hitza').

Joanes Etxebarria -

2015eko urtarrilak 29

Ziburuko Marinela auzoan erosiko dute lursaila, eta diru bilketa abiatuko du Seaskak horretarako; 300.000 euro bildu nahi dituzte, eta iragarri dute Kaskarotenearen alde egingo dutela maiatzean aurtengo Herri Urrats. Baina izango dira dirua biltzeko ekitaldi gehiago ere: apirilaren 8rako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistekin saio bat antolatu dute Baionan, eta apirilaren 23an, berriz, Hernani eta Ordizia arteko errugbi partida izanen da Ordizian (Gipuzkoa).

“Ez da guk nahi genuena baina ikusita azken urteetan bizi izan duguna, ikusita auzapezaren jarrera, ikusita proposatu ditugun aterabide publikoek ez dutela deus eman, nahi badugu ikastolak bizirik segitzea ezinbestean hautatu dugu aterabide pribatua”. Hitz horiekin argitu du Laida Mujika Ziburuko ikastolako lehendakariak egin duten hautua. 300.000 eurotan erosi du (ondoko egunetan izenpetuko dute tratua) Seaskak Kaskarotenea kokatzeko lurra.

Ikasturtea hasi zenetik jazarri dio ikastolari Guy Poulou Ziburuko auzapezak. Argindarra kendu zion, eta Paueko auzitegiak ehun euroko isuna ordainarazi zion ikastolari egunero. Isun hori 400 eurokoa izan zedin ere ahalegindu zen Poulou, baina epaitegiak ez zuen hori onartu.

Erositako lursailean orain arte erabilitako eraikin prefabrikatuak erabiliko dituzte. Hilabeteotan herritarren sostengu zabala jaso du ikastolak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna