Gizartea

Garoñaren aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 28an

Araba Garoñarik Gabe taldeak egin du deialdia; 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.

Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatzeko manifestazio bat, Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatuta./
Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatzeko manifestazio bat, Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatuta./ Raul Bogajo/Argazki Press

Berria

2015eko otsailak 17

Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka kalera aterako da Araba Garoñarik Gabe plataforma. Zentrala berriro irekitzeko arriskuak "larrialdi egoera" ekarri duela uste dute, eta Arabako herritar zein sektore guztiei atxikimendua erakusteko eskatu diete.

Alberto Frias plataformako eledunak gogorarazi du Garoñako zentral nuklearrak 44 beteko dituela martxoaren 2an. Halaber, gogorarazi ditu zentral nuklearraren azpiegitura "zaharkitua" dagoela, eta horrek arazo tekniko ugari eragin dituela: hondakinak biltzeko andelean pilatutako lohia, erreaktorearen ontziaren pitzadurak, hozteko sisteman arazoak...

Horren guztiaren aurka, otsailaren 28an manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe taldeak. 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna