Albistea entzun

Oroimena

Justizia eske Europara joko du Martxoak 3 elkarteak

Espainiako Gobernuak Gasteizko "estatu krimena" justifikatzeko 1976ko argudio berak erabiltzen dituela salatu dute.

Martxoak 3 elkartearen agerraldia./
Martxoak 3 elkartearen agerraldia./ Argazki Press

Asier Garcia Uribarri -

2015eko otsailak 26 21:38

“Zigorgabetasunaren aroa bukatu da. Nazioarteak ate asko irekitzen ditu, eta gure hurrengo geltokia Brusela da”, azaldu de Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak. Heldu den asteartean 39 urte beteko dira Espainiako poliziak bost langile hil zituela Gasteizen. Urtemugarekin batera, Martxoak 3 elkarteak Europako Parlamentuan agertzeko eskaria erregistratuko du. “Espainiako estatuak Europako Giza Eskubideen araudiak hausten duela salatzeko”. 

Gasteizen hildako bost langileen familiek eta Txasko berak Espainiako Barne Ministerioari iazko azaroan eskatu zioten euren kasua Terrorismoaren biktimen ezagutza osorako legean sartzeko. Abendu eta urtarril artean jaso zituzten Barne ministerioaren erantzunak. Euren arabera, martxoaren 3ko biktimak ezin dira lege horren barruan sartu hildakoak legez kanpoko elkarretaratze batean parte hartu eta poliziarekin izandako aurrez-aurreko baten ondorioz hil zirelako. Gainera, Barne ministerioak gaineratu du poliziaren helburua ordena publikoa ezartzea zela. Txaskoren ustez, horrelako argudioak ez dira onargarriak, eta Espainiako Gobernuak 1976ko argudio berak erabiltzen dituela salatu du. “Hitz ederren gainetik, hori da PPren benetako aurpegia”.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...