POLITIKA

Angel Berrueta omendu dute Iruñean

11 urte dira polizia batek eta haren semeak hil zutela.

Kontxi Santxiz eta Angel Berruetaren irudiak presente izan dituzte omenaldian.
Kontxi Santxiz eta Angel Berruetaren irudiak presente izan dituzte omenaldian. I˝igo Uriz / Argazki Press

Berria -

2015eko martxoak 13

11 urte bete dira Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak Angel Berrueta tiroz hil zutela, haren okindegian, Iruñeko Donibane auzoan. 2004ko martxoan Gertatutakoaren aitortza eskatzeko, omenaldia egin diote senide eta lagunek okindegiaren aurrean.

Berruetaren eta Kontxi Santxizen argazkiak bertan zituztela omendu dituzte. Berrueta hil izana salatzen ari zirela Hernanin, Ertzaintzak eginiko karga batean bihotzekoak jota hil zen Santxiz.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna