Lau idazleak

2015eko martxoaren 15a
01:30
Entzun

PIARRES AINTZIART. 78 URTE.

1937an sortua, Heletan. Aljeriako gerla: Urte bat eta bi hilabete iraganak Aljerian 1959an, 22 urtetan. Itsas armadako infanterian. Apezgai zen, baina geroztik ez da apeztu. Funtsean, han zuen deliberatu apezgoa uztea, nahiz dudak joan aitzin ere bazituen.

XIPRI ARBELBIDE. 80 URTE.

1934an sortua, Heletan. Aljeriako gerla: 1957an. Zerbitzu militarra Alemanian hasi, eta ondotik urte bat iragan zuen Aljerian. 23 urte zituen. Mezuak helaraztea zuen bere lana, irrati bidez. Apezgai zen orduan, geroztik apez egina.

JEAN LOUIS DAVANT. 80 URTE.

1935ean sortua, Urrustoi Larrabilen. Aljeriako gerla: 1958an joan zen Aljeriara, 23 urte zituen, eta han bi urte eta hiru hilabete egin zituen bereziki desertuan. Aitzindarien idazkari eta auto gidari lanetan izan zen.

TXOMIN PEILLEN. 83 URTE

1932an sortua, Parisen. Aljeriako gerla: 1957an joan zen hara. 25 urtetan harrapatu zuen gerlak, eta armadako erizain gisa aritu zen. Urte eta erdi han iragan zituen artatze lagunduko zerbitzuetan, Drha menditik hurbil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.