Euskal Herria

Biziko kideak berriz deituak izanen dira DNA proba ukatzeagatik

HSBC bankuan egin zuten ekintzaren ondorioz deitu dituzte dekaratzera zazpi lagun; ez dute deklaratu nahi izan. DNA proba egin nahi izan diete, eta horri ere uko egin diote. Ondorioz,  martxoaren 31n berriro deklaratu beharko dute, gutxienik, bi kidek.

60 lagun inguruk babesa eman diete gaur polizia etxera deklaratzera joan diren Bizi!-ko zazpi kide. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ipar Euskal Herriko Hitza
2015eko martxoaren 17a
11:53
Entzun

Goiz honetan 60 bat pertsona elkartu dira lehenik Baionako HSBC banku aitzinean, eta ondotik komisariaren aitzinean, Bizi mugimenduko militanteak sostengatzeko. Izan ere, gaur joan dira deklaratzera polizia etxera mugimendu horretako zazpi lagun. 

"Taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta" baten ondorioz lirateke, Bizik jakinarazi duenez, talde horretako kideak komisariara deituak. Joan den otsailaren 12an, Bizi HSBC bankura sartu zen, eta aulkiak hartu zituen. Ekintza hori Le Monde egunkariak argitaraturiko inkesta baten harira egin zuten, banku hori delakoan zerga ihesean gehien laguntzen duen Frantziako bankua.

Otsailaren 16an jadanik Jean-Noel Etxeberri deitu zuten Baionako komisariara, baina ez zuen deus deklaratu nahi izan.

Parisen ere bai

Bizi mugimenduak adierazi duenez, bankuen iruzurrra salatzeko halako ekintzak ez dira Baionan bakarrik egin; Parisen ere BNP bankura sartu eta besaulkiak eraman zituzten hainbat ekintzailek. Ekintza horrekin salatu nahi izan  zuten bankuek diru zikina zuritzen ahalbidetzen dutela. Ikus bideoa: [YouTube]https://youtu.be/f25R_gHyIRc[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.