UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Gorroño Gernika-Lumoko alkatea EAJrekin koalizioan aurkeztuko da

Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Diputazioarekin harremanak hobetzea espero duela esan du Gorroñok koalizioaren aurkezpenean.

Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, besteak beste, Peio Urizar EAko idazkari nagusiarekin. Epailearen aurrean deklaratu zuen Gorroñok, Arnaldo Otegiri emandako Gernika sariagatik./
Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, besteak beste, Peio Urizar EAko idazkari nagusiarekin. Epailearen aurrean deklaratu zuen Gorroñok, Arnaldo Otegiri emandako Gernika sariagatik./ Monika del Valle/Argazki Press

Berria -

2015eko martxoak 17

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko egungo alkatea ez da berriro Bildurekin aurkeztuko datozen hauteskundeetan eta bere zerrenda osatuko du. Jose Mari Gorroño bera izango da alkategaia, eta Maria Uribe (EAJ) izango da zerrendan bigarrena. Izan ere, EAtik Bilduko alkatea denak EAJ alderdiarekin koalizioa osatzea adostu zuen atzo.

Gaur eguerdian aurkeztu dute koalizioa Gorroño berak eta Itxaso Atutxa EAJko BBBko buruak. Atutxak nabarmendu du Gorroñoren eskariz hasi zirela elkarlanean aurkezteko ideiaren inguruan hitz egiten, eta Gernikarentzat "onena" delakoan koalizioa egitea erabaki dutela esan du. Batik bat, arlo ekonomikoan etorri direla bat nabarmendu du.

Gorroñok espero du aurrerantzean harreman hobeak izatea Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Diputazioarekin. Horrek eskualdearen egoera ekonomikoa hobetuko lukeela iruditzen zaio. Ez du argitu EA alderdian segiko duenik; bere alderdia "beti" EA izan dela besterik ez du esan.

Hautu pertsonala

EAko idazkari nagusi Pello Urizarren ustez, Gernikako koalizioa berriaren albistea onartzea "ez da erraza", baina, gaineratu du, EAren erabakia zuzena izan zela erakusten duela. Izan ere, EAk erabaki zuen Gorroño EH Bilduren zerrendan ez joatea, hark ez zuelako nazio mailako irizpideekin bat egiten.

Sortuko presidente Hasier Arraizen esanetan, berriak argi uzten du "Gorroño, guztiaren ganetik, gorroñozalea dela". Zehaztu du azken hiru hauteskundeetan hiru sigla politiko desberdinen izenean aurkeztu dela Gernikako alkatea. Radio Euskadin goizean egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

Otegi saritzeagatik salatua

2013ko irailean "terrorismoa goratzea eta zuritzea" leporatuta auzipetu egin zuten Gorroño, Gernika Sarietako bat Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari emateagatik.

Gernika-Lumoko epaitegian deklaratu zuen Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek erabaki zuen alkatea auzipetzea, Diginidad y Justiciak eginiko salaketa aintzat hartuta. Akusazioaren oinarrian zegoen Gernikako Udalak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kide eta presoari eta PSE-EEren presidente Jesus Egigureni 2012ko apirilean emandako Gernika saria.

Azkenenean, kasua artxibatzea erabaki zuten Zigor Salako epaileek. Fiskaltza ere kasua ixtearekin ados zen. Argudiatu zutenez, ezin zen frogatu Arnaldo Otegi “ekintza terroristak burutu izanagatik” saritu zutenik. Aitzitik, bakearen eta berradiskidetzearen alde ideia ezberdinak batzeko egindako lanagatik saritu zutela ulertu zuten Auzitegi Nazionaleko epaileek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna