Miarritze

Brisson eta Aroztegi lehenak Miarritzeko kantonamenduan

Bigarren Ghislaine Haye eta Guy Lafitte (Ezkerreko Batasuna), bozen %22,46rekin.

Max Brisson. SYLVAIN SENCRISTO
Iñaki Etxeleku.
2015eko martxoaren 22a
08:43
Entzun

Maider Aroztegi eta Max Brisson (Eskuineko batasuna) aitzinean agertzen dira lehen itzulian bozen %27,21rekin. Bigarren Ghislaine Haye eta Guy Lafitte (Ezkerreko batasuna) bozen %22,46rekin. Eskuinean hautagaitza anitza izanik ere, Aroztegi-Brisson bikotea ateratzen da lehen bigarren itzuliari begira.

Fronte Nazionala da hirugarren lehen itzuli honetan, bozen %13,73rekin, baina bigarren itzulian mantentzeko aukerarik gabe.

Benedicte Darrigade eta Louis Vial (eskuineko independenteak) laugarren dira eta EH Baiko Regine Dagerre eta Serge Isteque bosgarren bozen %7,09rekin.

Bigarren itzulirako ikusi beharko da bereiz joan diren eskuineko hautagaiek zer jokamolde duten eta Aroztegi-Brissonen alde jartzen diren. Azpimarratzekoa da abstentzioa %55 izan dela Miarritzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.