HOMOFOBIA
Kalean salatu dute Algortan izandako eraso homofoboa
Joan den astelehenean, Kitzikan-eko kide bat jipoitu zuten Getxoko auzoan. Erasoan parte hartu zutenetako bat gehiagotan jazarri zaio.

Kitzikan elkarteak eman du erasoaren berri. Jakinarazi duenez, Algortako taberna batean jazo zen, eta zaurien ondorioz erietxeratu egin zuten biktima.
Gertatutakoa salatzeko, 20:00etarako elkarretaratzea antolatu du elkarteak. Uribe Kostako Ernai, Algortako Bilgune Feminista, Eratu, EHGAM, Jai eta Xerinola, Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak, Sare Lesbianista, Bizigay, Lumatza, Haziak, 7menos20 eta Sare Antifaxistak egin dute bat deialdiarekin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.