Diputazioen eta udalen paperaz, eztabaida

2015eko apirilaren 23a
14:19
Entzun

Eusko Jaurlaritzak ez du bideragarri ikusten foru aldundiak eta udalak sartzea administrazio publikoaren lege erreforma honetan; Gernikako Estatutua zein Espainiako Konstituzioa aldatu beharko liratekeela esan du Josu Erkoreka bozeramaileak. EH Bilduren arabera, ordea, gai hori "funtsezkoa" da, "eta, ondorioz, Jaurlaritzaren lege proiektu osoa baliogabetzen du".

Zuzenketa hori atzera botatzeko Erkorekak eman dituen azalpenak errefusatu egin ditu Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak: "Jaurlaritzak berak kontrakoa esaten baitzuen lehenago. Orain, aldiz, gobernuak bere burua, bere ahalmena mugatzea erabaki du". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.