OROIMEN HISTORIKOA

Fusilatuen senideak lurpean, memoria historikoa aldarrikatzeko

Abel Azkona artistak zuzenduta, performance bat egin zuten ostiralean Iruñean (bideoa: Jagoba Manterola / Argazki Press). [Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2354/[/Berriatb]

2015eko maiatzaren 2a
15:51
Entzun

Iruñeko Erorien monumentuaren aurrean egin zuten performance-a Nafarroako Fusilatuen Senideen elkartearekin elkarlanean. Elkarte horretako ehun bat lagun bildu ziren plazan, eta sinbolikoki lurperatu egin zituzten 30 inguru, 1936ko gerran fusilatutakoen oroimena aldarrikatzeko.

"Erorien monumentua ez da artea. Desmemoria ezarri nahi duen eraikin faxista da", azpimarratu zuen Azkonak: "Hunkigarria da 80, 85 edo 90 urteko hainbat lagunek euren gorputza utzi izana, artea eta memoria uztartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.