Lan gatazka

Telefonicako teknikariek eskatu dute bertan behera uzteko enpresak egin dien azken kontratua

Hilabete daramate greban Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileek, eta, “inoiz baino indartsuago" daudela esateko, manifestazioa egin dute Gasteizen.

Telefonicako langileen protesta, Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 5a
17:03
Entzun

Egunean hamar ordu lan egin hilean 700 euro kobratzeko, hori da Telefonicak eskaintzen diguna”, salatu du Alex Palanco Telefonicako Bilboko langileak. Enpresak azken bi urteetan kontratu gero eta estuagoak ezarri dizkiela salatu dute langileek, eta azkenarekin grebara jo dute. “Autonomoak gara, eta guk jarri behar dugu autoa eta materiala. Azkenean horrenbeste gastu ditugu, ez dugu ia ezer ateratzen”.

Langileek euren kabuz aurrera daramaten greba da Telefonicakoa, sindikatu nagusien laguntzarik gabe. “CCOOk eta UGTk euren kabuz antolatu dituzte bi eguneko lanuzteak, patronalarekin negoziazio mahaia sortu eta greba bertan behera uzteko. Baina sindikatu horiek ez gaituzte ordezkatzen”, azaldu du Palancok. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ESK sindikatuaren laguntza dute langileek.

Oraingoz, patronalak ez du harremanik hasi grebalariekin. Palancoren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako grebaren erantzuna %90 ingurukoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.