Preso gaixoak

Inma Berriozabal aske geratu da, gaixo egon arren zigorra osorik beteta

18/98 sumarioan auzipetu ostean, espetxean izan da 2009tik. Goizean irten da A Lamako espetxetik (Galizia).

Inma Berriozabal aske geratu berritan./
Inma Berriozabal aske geratu berritan./ Etxerat Elkartea

Berria -

2015eko maiatzak 6

Goizean geratu da aske Inma Berriozabal presoa; A Lamako (Pontevedra) espetxetik irten da (Euskal Herritik 700 kilometrora), 19/98 sumarioan ezarri zioten kartzela zigorra osorik bete eta gero.

2008an atxilotu zuten lehenengo aldiz, baina 30.000 euroko bermea ordaindu ostean aske utzi zuten. 2009ko udaberrian, ordea, berriro atxilotu zuten, eta ordutik preso egon da. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion 12 urteko espetxe zigorra zazpi urte eta sei hilabetera murriztu zion Gorenak. 

Diabetesa, B hepatitisa, psoriasi artropatia, asma bronkial arina, hipertentsioa eta sinusitisa pairatzen ditu, eta hainbat ebakuntza egin dizkiote.

Preso gaixo larrien kopuruak, gora

Berriozabal aske utzita, Etxerat-en azken hilabetekariaren arabera, bederatzi preso daude gaixotasun larriekin espetxean. Jaiki Hadi elkarteak, baina, orain gutxi ohartarazi du gaixotasun larriak dituzten presoen kopurua handitzen ari dela.

Hau da, Etxerat-en otsaileko hilabetekari horren arabera, euren egoera.

Jesus Mari Martin Hernando (Basauri) : Zaballako espetxean dago. 1960. urtean jaioa. 2002an atxilotua. Nahasmen eskizo-afektiboa delirio osagarriarekin. Bakartua dute.

Josetxo Arizkuren Ruiz (Iruñea): A Lamako espetxean (A Coruña). 1958an jaioa. 1999an atxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa: Stent hodi batean.

Jose Ramon Lopez de Abetxuko Likiniano (Gasteiz): Villabonako espetxean (Asturias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra, Prostatako adenoma.

Gari Arruarte Santa Cruz (Hernani): Almeriako espetxean. 1980an jaioa. 2003an atxilotua. Espondilitisa.

Iñaki Etxeberria Martin (Iruñea). Topasko espetxean (Salamanca). 1964an jaioa. 1996an atxilotua. Eboluzio luzeko miopia magnoa. Eskuineko begiko erretina hemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia.

Aitzol Gogorza Otaegi (Errenteria): Basauriko espetxean da. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua. Obsesio konpultsio nahastea. Bakartua dute.

Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu): Topasen dago (Salamanca).1960an jaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, C hepatitisa.

Ibon Fernandez Iradi (Hernani): Lannemezanen dute preso. 1971n jaioa. 2003an atxilotua. Esklerosi anizkoitza.

Ibon Iparragirre Burgoa (Ondarroa): Basauriko espetxean. 1973an jaioa. 2010ean atxilotua. Ihesa C egoeran, orbana burmuineko ezker lobuluan, ikusmen galera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea ekartzen duena. Bakartua dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna