Dei auzitegiak bihar erabakiko du Ibon Fernandez Iradiren auziaz

2015eko maiatzaren 6a
11:52
Entzun

Bihar erabakiko dute Ibon Fernandez Iradik preso segituko duen. Esklerosi anizkoitza du. Lehen bi osasun azterketek ziotenez, ez da bateragarria presondegiarekin. Hirugarren azterketak, baietz. Prokuradoreak azken horren alde egin du. Iradiren abokatuak kontraesanez betea dela esan du, eta aitzinekoak jarraitzea eskatu. Lannemezango espetxean dago preso, Frantzian.

Epaileak haren askatzearen alde egin zuen 2014ko ekainean, baina bi baldintza ezarrita: Frantzian bizitzeko duen debekua baliogabetzea eta Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.