Udal eta foru hauteskundeak

Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina

Iruñean egingo dituzte ekitaldiak Nafarroako Parlamenturako aurkeztuko diren alderdiek. Gasteizen, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPDk egingo dituzte ekitaldi nagusiak; PPk Bilbon deitu du ekitaldira, eta Ahal Dugu-k, Barakaldon. 

Javier Esparza eta Adolfo Araiz, asteleheneko aurrez aurrekoan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko maiatzaren 7a
13:43
Entzun

Gaur gauerdian hasiko da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Alderdi politikoek ordutik aurrera eskatuko diete herritarrei euren aldeko botoa eman dezatela maiatzaren 24ko bozetan. Lehia bereziki gogorra izango da Nafarroan, aldaketa baitago jokoan.

Inkesten arabera, orain arte bertan agindu duten aldredien eta alternatiba izan nahi dutenen artean inoizko ataka estuena dago. Gobernua osatzeko zailtasun handiak egongo direla aurreikusten da, eta UPN, PP zein PSNri bigarren itzuliaren aukera haizatzen hasiak dira.

Araban eta batik bat Gasteizen estua izan daiteke alderdien arteko lehia. Horren seinale da EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPDk Gasteizen antolatzea kanpaina abiatzeko ekitaldi nagusiak. 

Gipuzkoan bi alderdien artean dago norgehiagoka: azken lau urteotan foru aldundia gobernatu duen EH Bildu eta aurrekoetan haren buru izan den EAJ. 2011ko maiatzean, iraulketa izan zen protagonista Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan; tsunami bat bezala sartu zen EH Bildu koalizioa panorama politikoan. Donostiako Udalean ere ustekabea eman zuen Bilduk alkatetza lortuta. Lau urteko agintaldiaren ostean, jarraituko ote duen ikusteko dago.

Bizkaian espero da ustekabe gutxien maiatzeko hauteskundeetan. EAJk irabaziko du ziurrenik bai batzar nagusietan bai herri askotan. Bilbon Iñaki Azkuna ez egoteak alderdiaren emaitzei nola eragingo dien ikusteko dago. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.