Albistea entzun

Gizartea

LGTB sendiak "arazotsu" jo ditu Espainiako Gobernuaren familia planak

Amatasuna "babestea" du helburu nagusietako bat, eta nerabeek abortatzea saihesteko neurriak aurreikusten ditu. Ministro Kontseiluak gaur eman du planaren berri; ume bakoitzeko gehiago kobratuko lukete. Amen pentsioak handitzeko asmoa ere agertu du gobernuak.

Wert, Saenz de Santamaria eta Alonso, gaurko ministro kontseiluaren bileraren ondoren. /
Wert, Saenz de Santamaria eta Alonso, gaurko ministro kontseiluaren bileraren ondoren. / Emilio Naranjo/Efe

Maite Asensio Lozano -

2015eko maiatzak 14 14:51

Familia Babesteko Plan Integrala onartu du gaur Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Familia eredu tradizionala indartzea du xede, eta, beraz, familia aniztasuna "arazoak" dituzten sendien multzoan txertatu du gobernuak. "Beharrizan bereziak dituzten familien" atalean sartu ditu gay, lesbiana eta transexualen sendiak, etorkinenak, preso dauden edo egon diren amak, eta gaixotasun larriak dauzkaten pertsonak eta adinekoak dituztenak. 

Jaiotza tasa apalarekin ere kezkatuta agertu da gobernua: amatasuna "babesteko" neurriak aurreikusi ditu planean. Haurdun geratzen diren adingabe eta gazteentzako laguntzak jarriko dituzte martxan, abortatzea eragozteko; hezkuntza prozesuarekin jarrai dezaten, beka sistema bat abiatzea aipatu du Alfonso Alonso Osasun eta Gizarte Gaietako ministroak, baina autonomia erkidegoek dute eskumen hori.

Era berean, amen pentsioak handitzeko asmoa agertu du gobernuak: ume bakoitzeko gehiago kobratuko lukete andreek. Toledoko Itunaren barruan negoziatu beharko du puntu hori.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zergatik.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.