euskal presoak

Mikel Egibar aske geratu da

18/98 auziagatik zegoen preso, 2007. urteaz geroztik.

Mikel Egibar aske geratu berritan, senide eta lagunekin./
Mikel Egibar aske geratu berritan, senide eta lagunekin./ Berria

Berria -

2015eko maiatzak 19

Goizeko hamaiketan atera da Zaragozako Zuerako espetxetik (Aragoi, Espainia) Mikel Egibar preso zizurkildarra. Azken urteetan Zueran egon da preso, baina aurretik Algecirasen (Andaluzia, Espainia) egon zen kartzelan, Euskal Herritik mila kilometrora baino gehiagora.

Bisita batetik bueltan, istripu larria izan zuten haren senitartekoek 2012ko udan; bikotekidea eta semea larri zauritu ziren. Egibarren senideek kamioi bat jo zuten, eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten autotik. Hirurak ospitalera eraman zituzten, zaurituta. Bikotekidea eta semea (14 urte) Zaragozako Klinikan, eta alaba (12 urte) Miguel Servet ospitalean izan ziren zaurietatik sendatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna