FUTBOLA

Ikusmina Kopako finalaren astearen hasieran

Athleticek entrenamendu irekia egin du gaur goizean San Mamesen, eta 2.000 jarraitzaile baino gehiago izan dira harmailetan. 

jarraia111347.jpg
2015eko maiatzaren 25a
13:44
Entzun

Sei egun besterik ez dira falta Athleticek eta Bartzelonak Espainiako Kopako finala jokatzeko, eta pixkana-pixkana hasi da giroa berotzen Bilbo aldean. Gaur, adibidez, talde zuri-gorriak entrenamendu irekia egin du San Mamesen, eta asko izan dira bertaratu diren jarraitzaileak, 2.000 baino gehiago.

Bestalde, klubak gaur jakinarazi du Bartzelonan paratuko duen Athletic Hiria ostiralean arratsaldeko bostetan irekiko dela. Ostiraletik larunbat gauera hamaika ekitaldi izango dira bertan: kontzertuak, Athleticen partida historikoen emanaldiak...

Zuri-gorriek eta Bartzelonak larunbatean 21:30ean jokatuko dute Espainiako Kopako finala, Camp Noun. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.