AUZITEGIAK

Hamazazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Santiago Arrospideri

Madrilen 1986an fiskal bat hiltzen saiatzea egotzita ezarri diote zigorra. Urtarrilean atxilotu zuten, 27 urte preso eman ostean.

Santiago Arrospideren atxiloketaren aurkako protesta bat Lasarte-Orian, urtarrilaren 20an.
Santiago Arrospideren atxiloketaren aurkako protesta bat Lasarte-Orian, urtarrilaren 20an. Jagoba Manterola / Argazki Press

Berria -

2015eko ekainak 3

Auzitegi Nazionalak ebatzi duenez, Luis Antonio Buron Barba Espainiako fiskal nagusi ohia hiltzeko agindu zuen Arrospidek 1986an. 1987an atentatu batean parte hartu izana egotzita ere epaitu behar dute. Juan Fructuoso Gomez hil zen, bonba-auto bat lehertuta.

Iazko abenduan aske geratu zen Arrospide, 27 urte preso eman eta gero. Frantzian betetako atxiloaldia aintzat hartu zion orduan Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta betetzat jo zuen zigorra. Hilabete geroago, ordea, berriro atxilotu zuen Poliziak, 1986ko eta 1987ko erasoen harira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna