EKONOMIA

Ez botorik, ez eztabaidarik

Europarlamentuak atzeratu egin du TTIPi buruzko eztabaida, bozketa ere atzeratu ostean.

Legebiltzarkideek protesta egin dute, TTIParen aurkako ekintzaileekin batera, Parlamentuaren aurrean./
Legebiltzarkideek protesta egin dute, TTIParen aurkako ekintzaileekin batera, Parlamentuaren aurrean./ @Josu_Juaristi

Jon Fernandez -

2015eko ekainak 10

Ameriketako Estatu Batuen eta Europako Batasunaren arteko TTIP merkataritza itunari buruzko eztabaidarik ez da izango gaur Europako Parlamentuan. Bi botoren alde estuarekin —183 atzeratzearen alde, 181 kontra—, legebiltzarkideek erabaki dute atzeratu egingo dutela eztabaida. Ez dute data berririk jarri.

GUE/NGL parlamentuko ezkerreko taldeak gogor kritikatu du eztabaidari uko egitea. Koalizioko kide EH Bilduko Josu Juaristik "eskandalua" dela esan du. "Parlamentuaren gehiengo kontserbadoreak eztabaida oztopatu du beldur zelako, beraien artean gehiengo argia ez zelako ziurtatzen". 

Berez, itunari buruz Bern Langue europarlamentariak eginiko txostena ziren bozkatzekoak gaur. Baina atzo azken orduan bozketa atzeratzea erabaki zuen Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak.  Legebiltzarreko araudiaren 175. artikuluaren arabera, 50 emendakin baino gehiago aurkeztuz gero, txostena dagokion batzordera itzultzea erabaki dezake parlamentuko presidenteak, babes handiagoko dokumentu bat egin dezaten.

GUE/NGL parlamentuko ezkerreko taldea osatzen duten indarrak itunaren aurka azaldu dira, besteak beste lan eta ingurumen eskubideak urratzen dituelakoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna