Albistea entzun

espainiako kopako finala

Athletic eta Bartzelonako kluben kontrako kereila jarri du Manos Limpiasek

Espainiako ereserkiari txistu egitea "sinbolo nazionalak gutxiestea" dela argudiatu du.

Espainiako ereserkia entzun zen unean, besteak beste, Felipe VI Espainiako erregea, Iñigo Urkullu lehendakaria, Artus Mas Generalitateko presidentea eta Wert ministroa./
Espainiako ereserkia entzun zen unean, besteak beste, Felipe VI Espainiako erregea, Iñigo Urkullu lehendakaria, Artus Mas Generalitateko presidentea eta Wert ministroa./ Marisol Ramirez/Argazki Press

Berria -

2015eko ekainak 12 12:22

Maiatzaren 30ean Bartzelonan jokatu zen Espainiako Kopako finalean Espainiako ereserkeriari txistu egin zitzaiola-eta, kereila jarri du Manos Limpias sindikatuak Bartzelona eta Athletic kluben kontra. Sinbolo "nazionalak" gutxietsita Espainiari irain egin zitzaiola argudiatuta jarri du salaketa.

"Umiliazioa, iseka eta gorrotoa" sustatu zutela uste du Manos Limpiasek. Eta ez erakundeen kontra soilik; "gizarte espainiar osoa" iraindu zutela dio.

Bartzelonako epaitegietan aurkeztu duen salaketan bi klubak egin ditu txistualdiaren erantzule. Halaber, txistuak egiteko txilibituak banatu zituzten eragileen kontra ere zabaldu du salaketa. Espainiako Futbol Federazioko presidente Angel Maria Villarren deklarazio hartzea eskatu du, besteak beste.

Ikertzen

Hilaren hasieran Indarkeriaren Aurkako Espainiako Batzordeak informazio gehiago eskatu zien segurtasun indar eta antolatzaileei Espainiako ereserkiaren aurkako txistukada ikertzeko. Ez zuten baztertu taldeak eta federazioa zigortzea.

Batzordeak adierazi zuen lege-hauste bat egon daitekeela txistukadaren atzean. Txistukada antolatua eta bultzatua izan zelakoan zeuden batzordekideak, eta hor aurkitu zituzten delitu zantzuak. Era berean, gogorarazi zuten UEFAko arautegiak espresuki zigortzen duela ereserkiei txistu egitea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Isak gola ospatzen, atzo, Sturm Grazen aurkako neurketan. ©CHRISTIAN BRUNA / EFE

Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan

Jone Bastida Alzuru

Realak irabazi egin du Sturm Grazen aurkako partida: 0-1 gailendu da. Isakek sartu du lehiako gol bakarra, bigarren zatian

 ©SEDIS BASQUET

«Momentuaz gozatzen ari naiz»

Jone Bastida Alzuru

Estatistikek erakusten dute Etxarri sasoi hasiera aparta egiten ari dela: Espainiako Lehen Mailako saskiratzaile nagusia da, partidako batez beste 19,2 puntu bilduta. Hazten segitu nahi du.
Osasunako jokalariak, <em>Chimy</em> Avila-k Vila-reali sartutako gola ospatzen. ©DOMENECH CASTELLO / EFE

Denak bat eginik, gorabidean

Eñaut Agirrebengoa

Osasuna bosgarren postuan iritsiko da Lehen Mailako hamargarren jardunaldira, hasiera itzela osatu eta gero. Miguel Flañoren ustez, oraingo emaitzak azken urteetan hartutako ildoaren segida dira: «Oso egina dago taldea». Gorritxoek onbidean jarraitu nahi dute gaur, Sadarren Granadari irabazita.

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Azken urte eta erdian asko sufritu dut; burumakur nengoen»

Mikel O. Iribar

Azken hamasei hilabeteak ez dira garairik samurrenak izan Zaratamokoarentzat, hainbat arrazoirengatik. Pixkanaka, sentipen «hobeagoak» ditu. Bihar, Lasoren aurkako partida erabakigarria jokatuko du, Zallan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria