EPAITEGIAK

Txarli Prietoren kontra salaketa aurkeztuko du fiskalak, iruzur egitea egotzita

PSEren egoitzetan eginiko lanetan irregulartasunak daudelakoan, salaketa aurkeztuko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskaltzak PSEko legebiltzarkidearen aurka. Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziaren zuzendari ohia ere salatuko du.

Txarli Prieto, PSE-EEren Arabako idazkari nagusi ohia.
Txarli Prieto, PSE-EEren Arabako idazkari nagusi ohia. Luis Tejido / EFE

Berria -

2015eko ekainak 17

Apirilean, Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak auzibidea ireki zuen ikertzeko ea Prietok iruzur egin ote zuen alderdiaren hainbat egoitzatako lanak bera bazkide zen enpresa bati adjudikatu zizkionean. Salaketa aurkezteko erabakia aho batez hartu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Fiskalen Batzordeak.

PSEko Arabako idazkari nagusi ohia eta alderdi bereko legebiltzarkidea da Prieto. Auzibidea zabaldu eta berehala onartu zuen Prietok egoitzetako lanak bera bazkide zen enpresa bati adjudikatu zizkiola, baina argudiatu zuen "segurtasun eta konfiantza" arrazoiengatik eman zizkiotela lan horiek Escoiba izeneko enpresa horri.

"Ahalik eta azkarren edozein irregulartasun baztertzeko" nahia adierazi du ohar batean PSEk. Halaber, prest agertu da epaileari auzia argitzen laguntzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna