Noiz sortua: 2015-06-21 07:31:00

Baiona

Musikaz jantzi dute Errobi ertza

Belaskainen egin dute ekitaldia. Hezkuntzan edo laborantzan egin bezala, "nehoren baimenik goaitatu gabe" erabakitzera deitu dute.

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2015eko ekainak 21

"Ez dira aski aldarrikapenak, gure baitan sinetsi behar dugu", adierazi dute Iban Thikoipe eta Ihintza Ostolaza Gure Esku Dago-ko kideek Baionako Christian Belaskain kirol zelaian eginiko ekitaldi nagusian. Oihal katearekin Errobi gaineko hiru zubiak bete ondotik bildu dira bertan Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko mila herritar inguru. Oihalekin hautetsontzi erraldoi bat irudikatu dute han, kantu eta bertso artean. Harresietatik bi pertsonak beren burua zintzilikatu dute gero, eta banderola bat hedatu dute "Eskubidea dugulako, erabakitzera goaz" lelopean.

"Nola erabakiko dute zer garen, ez badigute galdetzen zer izan nahi dugun?" galdera bota du bozgorailuetatik Thikoipek. Haren hitzetan, herritarrek erabaki behar dute "zein herri eta lurraldetan bizi" nahi duten, baita inguruko herrialdeekin zein harreman izan nahi duten ere. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak ere parte hartu du Baionako ekitaldian, eta Ipar Euskal Herriko lurralde egituraketa izan du hizpide —hautetsien kontseiluko lehendakaria bera da gaur egun—.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Baionako festa 10:30ean hasi da, herriko etxearen aitzinean. Hasieran motel hasi arren, pixkanaka hasi da jendea hurbiltzen udaletxe aitzineko plazara, eta herri kirolak, oihal tindaketak eta dantzak egin dituzte, bertzeak bertze. Kamiseta laranjak ere saldu dituzte bertan, eta 11:00ak aldera abiatu dira Belaskain zelaira, Errobi ertzetik.

Musikarekin bat

Baionan musikaren eguna da gaur, egun garrantzitsua herriarentzat, eta horregatik egin dituzte goizean Gure Esku Dago-ko ekitaldiak. Belaskain errugbi zelaikoa bukatutakoan, hain zuzen, parte hartzaileei eskerrak eman eta bestarekin segitzeko proposamena luzatu dute antolatzaileek. Patxa plazan, erraterako, pintxoak eta kontzertuak eskaintzen ari dira orain Baionako Gazte Asanbladako kideen laguntzarekin. Herriko bertze plaza ugaritan ere musika eskaintza zabala prestatu dute.

Albiste gehiago

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz. ©Iñigo Uriz / Foku

NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan

Berria

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo dela esan du Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute —lizeoko bigarren urteko ikasleek pasatu beharko dute—. Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du.

Herri Urrats, iaz. ©GuiIlaume Fauveau

Bertan behera utzi dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Oihana Teyseyre Koskarat

Udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna