Noiz sortua: 2015-06-21 07:33:41

DONOSTIA

Itsaso bat, milaka eskurekin

Oihal zatiek berdegunea hartu dute Donostiako estadioan, eta mosaiko ikusgarria osatu dute. Ia hiru orduko ekitaldia egin dute Gipuzkoako hiriburuan.

Amagoia Mujika -

2015eko ekainak 21

Jendetza batu da Donostiako Anoeta estadioan, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekitaldian. Festa giroa izan da nagusi; danbor hotsak, parte hartzaileak olatuarena egiten... diasporatik ere heldu da mezua estadiora, arrano baten bidez. Mosaiko ikusgarria osatu dute harmailetan, Gure esku dago etorkizuna leloarekin.

Hautetsontzia eraiki ez, baina zelaian zabaldu dituzte hura osatzeko oihalak. Zelai osoa estali dute, eta bertan sartu dute aurreneko botoa. Ane Etxegoien kantariak Txoria txori abestuz jarri dio doinua uneari.

Donostian 60.000 lagun espero zituzten gaurko, eta goiz goizetik mugimendu handia nabaritu da. Batez ere, Urumeako sei zubien artean, han baitzen goiz parteko ekitaldi nagusia. Kursaal zubitik Realaren zubiraino oihal katea egin dute. Festa giroa izan da nagusi bertan: jendea olatuarena egiten, txarangak, Castellers-ak... Gipuzkoa osotik ez ezik urrutiagoko jendea ere joan da Donostiara. Kataluniar ugari ikus zitezkeen, esate baterako. Iaz egin zuten giza katea gogoratzeko festa izan da sei zubitan egindakoa. Bertan bildutako lagun guztien artean eutsi dute 5.000 metroko oihal katea.

Oihalak gora Urumean #biharErabakia #BaietzBostakBete @GureEskuDago @berria pic.twitter.com/6WN5WHk9HB

Guztira 2,5 metroko 2.000 oihalekin osatu dute katea Donostian. Azken hilabete hauetan hainbat herritarrek ehundu dituzte, eta igandean elkartuko dituzte. Oihal zatietan norbanakoek idatzitako aldarrikapenak jaso dituzte, eta Donostian 40.000 lagun saretuen nahia ordezkatzen du.

Oihalak bobinatan zabaldu dituzte, eta Gure Esku Dagoko antolakuntzako 800 bat lagun ari dira laguntzaile gisa. Durangotik Iruñera egindako giza katean bezala, musikaz girotu dute oihal katea: dultzaineroak, batukadak, trikitilariak, elektrotxaranga… Eta giza kate hartan bezala, oihal katea ere herrika banatu dute.

Orain, Anoeta inguruan bazkaltzen ari da jendea. Barruan, berriz, arratsalderako ekitaldia prestatzen ari dira buru-belarri. Ehunka boluntario ari dira lanean egun osoan.

EGITARAUA

12:00. Oihal Katea. Urumeako sei zubien artean. 11:30erako parte hartzaileek beren tokian egon beharko dute. 12:30ean bukatuko da.

16:30. Anoeta estadioko ateen irekiera. Ordu horretan irekiko dituzte ateak.

17:30. Ekitaldi nagusia. Anoeta estadioan egingo da.

BESTE GUNEAK

Alde zaharra. • 12:30. Herri dantzak Bulebarrean • 12:30. Kalez kale Kantu Jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta ingurua. • 11:00. Gunearen irekiera. Jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatza, txekor errea, taloak, kaxolatxoak, edariak... • 20:00. Ospakizun erromeria.

Miniestadio ingurua. Ogitartekoak, taloak, edariak... • 11:30-00:00. Kontzertu maratoia. Lain, Rat-Zinger, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Kike Anomarriz, Anjel Alkain-Iker Galartza, Eratu, Arkada Social, Tajon Prieto y los Kuajalotes, Ze esatek, Shakeitan, Stepi Slektah Reggae Dancehall, Eñaut Elorrieta...

Ilunbe (familia gunea). Puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa... • 11:00. Gunearen irekiera. • 12:30. Ilunbe izarrez argitu ikuskizuna: Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, Gu ta gutarrak, Irrien lagunak... • 14:00. Irri bazkaria. Paella... Etxetik ekarritakoa jateko lekua ere egongo da. • 15:30. Dantzaldia. Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Albiste gehiago

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz. ©Iñigo Uriz / Foku

NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan

Berria

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo dela esan du Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute —lizeoko bigarren urteko ikasleek pasatu beharko dute—. Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du.

Herri Urrats, iaz. ©GuiIlaume Fauveau

Bertan behera utzi dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Oihana Teyseyre Koskarat

Udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna