Gasteiz
Borondatez lepo bete dituzte kaleak
Oihalak eskuetan, kalejira egin ondoren, hautetsontzi erraldoia oihalez jantzi dute Gasteizko Plaza Berrian. Buesa Arenan ziren egitekoak arratsaldeko ekitaldi nagusia. Pabiloi faltan, kalean bildu dira herritarrak.
"Lortu duzue, lortu dugu". Mezu hori igorri dute antolatzaileek Andre Maria Zuriaren plazan, Arabarrok erabaki argazkia atera aurretik. Buesa Arenan ziren egitekoak ekitaldi nagusia, baina azkenean, pabilioia ez diote utzi, eta kaleak bete dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriz.
Oihalak batera eta bestera mugitzen ari da jendea. Zerutik zintzilikatuta hautestontzia. #BiharErabakia @berria pic.twitter.com/NWL4qLUqBV
— edurnebegiristain (@ebegiristain) June 21, 2015
Goiz goizetik jende asko bildu Gasteizen, eta 12:00etan Konstituzio Plazatik kalejiran abiatu da oihal katea. Giro bikainean egin dute Andre Maria Zuria plazara arteko bidea. Han hautetsontzi erraldoi baten egitura zuten zain, eta oihalen koloreekin janzteko.
Badoaz oihalak aurrera, giro alaian. Uneotan Gasteizko hiribidea jendez lepo. #BiharErabakia @berria pic.twitter.com/hoaY7WfYuM
— edurnebegiristain (@ebegiristain) June 21, 2015
Kubatik, Venezuelatik edo Mexikotik ere bidali dituzte oihal kateak Gasteizera, eta izan da Urugaitik elkartasuna adieraztera etorri denik ere.
Uruguatik etorri da Aba Agirrezabal elkartasuna adieraztera. Hunkituta dagoela esan digu.#BiharErabakia @berria pic.twitter.com/x8bS8TLZm6
— edurnebegiristain (@ebegiristain) June 21, 2015
Andre Maria Zuriaren plaza jendez bete da kalejiraren amaieran. Oier Zearra pilotari ohiak Karmele Jaioren idatzi bat irakurri du: "Bakarrak gara, baina ez gaude bakarrik. Jostunak gara, herri bat gara". Plazan bildutakoek tarte berezia egin die Arabako Kuadrillei.
Zortzi oihal koloretsu batera eta bestera mugitu dituzte. Indepedentzia oihuak ere entzun dira. Plaza Berrian jarritako hautetsontzi erraldoia oihalez jantzi dute, ondoren. Arratsaldean ere ez da zer eginik faltako Gasteizen: kontzertuak, umeentzako emanaldiak, kale ikuskizunak... Denetarik izango da.
Hautestontzia oihalez apainduta jada.#BiharErabaki @berria pic.twitter.com/RNYyvw7hiz
— edurnebegiristain (@ebegiristain) June 21, 2015
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.