Noiz sortua: 2015-06-21 07:35:04

Iru˝ea

Iragana eta geroa, elkarri lotuta

Nafar guztien batasuna aldarrikatzeko, eguerdian Iruñeko Alde Zaharreko hiru burgoak harilkatu ditu oihal kateak. Ekitaldi nagusia zezen plazan egin dute.

Samara Velte -

2015eko ekainak 21

Samara Velte BERRIAko kazetariak zuzenean eman du Iruñeko zezen-plazako ekitaldiaren berri. 17:30ean hasi da ekitaldi hori. Estitxu Fernandezek eta Urko Aristik aurkeztu dute, eta aldarrikatu dute herritarrek hitza hartzeko eskubidea izan behar dutela. Beste hiruburetan bezala, ekitaldia hautetsontzia eraikiz amaitu da, Gure Esku Dago-ren abestia entzuten zen bitartean.

Iruñean zezen plazak hartu du ekitaldi nagusia, baina beste hiriburuetan bezala, eguerdian oihal katea egin dute han ere. "Gaur goizean Euskal Herria egin duzue", gogoratu dute Fernandezek eta Aristik zezen-plazan. Hain zuzen ere, Alde Zaharreko bost plaza lotu dituzte: Udaletxeko plaza, Santa Ana, San Frantzisko, Burgoen plaza eta Gazteluko plaza. Ekitaldian Nafarroako konkista hizpidea izan da, eta Pettik Lauaxetaren 'Amaiur gaztelu baltza' abeste du.

"Amaiur galdu zuen herria gara, Karlistadetan odolustu zena. Baina baita erresistitu zuena eta altxatu zena ere. Foruak galdu genituen, eta geroko bake armatuak ere ez digu erabakitzeko eskubiderik eman, ezta gure estatutuaz ere", gogoratu dute aurkezleek. Ikusleen artean zegoen Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Itziar Ziga eta Aitor Merino oholtzara igo dira eta esan dute: "Etorri ez direnak ere behar ditugu, bereziki aukera izan ez dutenak"; euskal presoen aldeko oihuak entzun dira une horretan.

Iruñean esanahi berezia izan du ekitaldi horrek. Izan ere, Alde Zaharra osatzen duten hiru burgoak ere harilkatu ditu kateak: San Zernin, San Nikolas eta Nabarreria. 1423. urtean, Batasunaren Pribilegioa sinatu zuen Karlos III.a erregeak, eta hiru gune horiek hiriburu bakarrean bildu zituen. Historiaren pasarte hori gogora ekarrita, nafar guztien batasuna aldarrikatu nahi dute antolatzaileek.

Eguerdiko ekitaldia amaituta, arratsaldean  zezen plazak hartu du ekitaldi nagusia. «Ezustez beteriko jaialdi ikusgarria» izanen zela nabarmendu zuten Gure Esku Dago-ren antolatzaileek, egitasmoaren aurkezpenean, eta hala izan da. El Drogas, Furia eta Piperrak, Kaotiko, Las Valium eta Trikiteens taldeetako musikariek parte hartu dute.  Dantzariak ere izan dira oholtzan. Harmailetan sanferminetako giroa izan da puri-purian, eta txarangek alaitu dituzute, gaurkoan batez ere, itzaletako harmailak, eguzkiak erruz jotzen baitzuen.

Eguerdian oihal katea osatu ostean, kultur ekitaldiak hasi dira plaza bakoitzean: Santa Ana plazan, adibidez, haurren txokoa paratu dute; San Frantzisko plazan jarritako agertoki gainera, berriz, bertsolariak igo dira; Udaletxe plazan, dantza erakustaldiak eskaini dituzte; eta Burgoen plazan, herri kirol probak; Gazteluko plazan, azkenik, grafitilariak aritu dira mihise gainean margotzen.

Horrez gainera, txarangak, kiliki eta erraldoien konpartsak, jota kantariak eta bestelako animazio taldeak ibili dira Alde Zaharreko karriketako giroa berotzen.

Albiste gehiago

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz. ©I├▒igo Uriz / Foku

NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan

Berria

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo dela esan du Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute —lizeoko bigarren urteko ikasleek pasatu beharko dute—. Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du.

Herri Urrats, iaz. ©GuiIlaume Fauveau

Bertan behera utzi dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Oihana Teyseyre Koskarat

Udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna