MUSIKA

Adarra saria jaso du Ruper Ordorikak

Oñatiko kantariak musika alorrean egindako lana aitortu du Donostiako Udalak.

Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso zuen saria Ordorikak.
Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso zuen saria Ordorikak. Gorka Rubio / Argazki Press

Berria -

2015eko ekainak 22

Euskal musikan egindako ibilbidearengatik eskaini zion Donostiako Udalak Adarra saria Ruper Ordorikari apirilean, eta igandean jaso du sortzaileak garaikurra Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik, Viktoria Eugenia Antzokian eginiko ekitaldian. Mugalariak taldearekin batera aritu zen. Horrez gain, Leo Abrahams gitarra jotzailea ere gonbidatu zuten, batera jo zezaten. Amari eskaini zion saria.

Miguel Martin Donostia Kulturako Musika ataleko arduradunak azaldu zuenez, "euskal musika jendarteratzeagatik" aitortu dute, besteak beste, Ordorikaren lana. Iaz jarri zuen abian Adarra saria Donostiako Udalak, eta lehenengo urtean Mikel Laboa saritu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna