Kazetaritza

Julen Iriondok eta Samara Veltek jaso dituzte Rikardo Arregi sariak

Aipamen bereziak egin dizkiete BERRIAko Iñigo Astiz eta Gaur 8-ko Mikel Ibargoien kazetariei

Rikardo Arregi sarien irabazleak.
Rikardo Arregi sarien irabazleak. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Nagore Ares Amaya -

2015eko ekainak 28

Gaur banatu dituzte Rikardo Arregi Kazetaritza sariak Andoainen, eta Goiena telebistako Julen Iriondorentzat izan da sari nagusia hiesari eta Jon Salaberri hiesaren kontrako ekintzaileari buruz egindako erreportajeengatik.

Kazetari berriaren saria, berriz, Samara Velte BERRIAko Mundua saileko kazetariarentzat izan da, Eskoziako erreferendumari buruz kaleratutako artikuluengatik.

Horietaz gain, hala ere, izan dira aipamen bereziak ere. Mikel Ibargoienentzat izan da lehena, Gaur8 gehigarrian emakumeen kirolari buruz egindako lanengatik, eta BERRIAko Iñigo Astizentzat bigarrena, Kantuan diren lekuak erreportaje sortagatik.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna