Epaiketak

Absolbitu egin dituzte Ernaiko eta 'Topatu'-ko kideak

"Terrorismoa goratzea" egotzi zien Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, Gazte Danbada jaialdiaren harira; hemezortzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu zituen haien aurka.

Ernaiko zortzi gazeak eta 'Topatu.info'-ko kazetaria.
Ernaiko zortzi gazeak eta 'Topatu.info'-ko kazetaria. J. Danae / Argazki Press

Hodei Iruretagoiena -

2015eko ekainak 30

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu "terrorismoa goratzea" egotzita epaitutako zortzi gazteak: Ernai gazte antolakundeko kide Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno eta Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi. Fiskaltzak hemezortzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu zituen bakoitzarentzat, inhabilitazioaz gain.

Gazteak maiatzaren 28tik ekainaren 16ra bitartean epaitu zituzten Madrilen, 2013an Urduñan (Bizkaia) egindako Gazte Danbada jaialdiaren harira. Xabier Lopez Peña euskal presoa zena hil zen Ernairen sorrera jaialdia egiten ari zirela, eta haren heriotza salatu zuten Urduñan bildutako milaka gaztek, manifestazio batean. Ekitaldi nagusian ere aipatu zuten gertakaria, eta horregatik inputatu zituzten Ernaiko zazpi kideak. Topatu-ko kazetari Salegi, berriz, ekitaldi haren berri emateagatik. Kazetariaren kasua salatzeko agiri bat ere atera zuten, 500 hedabide eta kazetarik babestu zutena.

Zortzi gazteak ez ezik, Periko Solabarria zena ere inputatu zuten, Gazte Danbadako jaialdian parte hartu zuela eta. Azken orduan epaiketatik kanpo utzi zuten, osasun arazoengatik. Joan den astean hil zen ezker abertzaleko kide historikoa.

Lehen eguneko protesta ikertzeko eskatu dute

Lehenengo auzi saioan, gazteek protesta egin zuten epailearen aurrean, zutik jarri eta bizkarra emanda. Gazteak aretotik kanporatu zituzten, eta epaiketaren hasiera atzeratu. Orain, Topatu.info-k jakinarazi duenez, Torrejon de Ardozeko epaitegiari agindu dio Auzitegi Nazionalak protesta hura ikertzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna