Zinema

'Obaba' Oscar sarietan izateko hautagai

Bernando Atxagaren 'Obabakoak' nobelan oinarrituta Montxo Armendarizek taxututako 'Obaba' filma Oscar sarietan izateko hautagai da, Espainiako Zinema Akademiak hala erabakita. Izan ere, Akademia horrek urtero hiru filme proposatzen ditu Hollywooden, Oscar sarietan, ingelesez eginak ez dauden lanen atalean Espainiaren ordezkari lehiatzeko. Gaur jakin da Armendarizen 'Obaba', Jose Luis Garciren 'Ninette' eta Fernando Leon de Aranoaren 'Princesas' aukeratu dituztela lehen hautaketarako.
'Obaba' filmeko kideak atzo Zinemaldiko hasiera ekitaldian. Ezkerretik hasita lehendabizikoak Montxo Armendariz zuzendaria eta Bernardo Atxaga 'Obabakoak' nobelaren idazlea dira.
'Obaba' filmeko kideak atzo Zinemaldiko hasiera ekitaldian. Ezkerretik hasita lehendabizikoak Montxo Armendariz zuzendaria eta Bernardo Atxaga 'Obabakoak' nobelaren idazlea dira. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria

2005eko irailak 16
Nolanahi ere, Oscar sarietara iristeko bidea luzea da oraindik. Hiruko horren aukeraketa Espainiako Zinema Akademiako kideen artean egindako lehen bozketaren emaitza da. Hurrena, hiru horietako baten alde bozkatu beharko dute, eta hil honen 29an jakingo da bigarren galbahe hori igarota zein den Espainiako Akademiak proposatzen due filma. Horren ondoren, Hollywoodeko Akademiak erabaki behar du Espainiakoak proposatutakoa ingelesez eginda ez dauden filmeen atalean lehiatzeko onartzen duen. Erabaki horren berri urtarrilaren 31n jakingo da. Armendarizen 'Obaba' atzo aurkeztu zuten. Hain justu, lan horrek zabaldu du Donostiako 53. Naziorteko Zinemaldia. Gainera, sail ofizialean lehian den filmeetako bat da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna