Literatura

Espainiako Ilustrazio Saria, Elena Odriozolarentzat

Ilustratzaile donostiarraren "obraren indar narratiboa" goraipatu du epaimahaiak

Elena Odriozola ilustratzailea
Elena Odriozola ilustratzailea Jon Urbe / Argazki Press

Berria.eus -

2015eko uztailak 1

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) jasoko du aurtengo Espainiako Ilustrazio Saria. "Ildo propio eta koherente bati jarraituz", ilustratzaileak erakutsitako "gaitasun berritzailea" eta haren obraren "indar narratiboa" nabarmendu ditu epaimahaiak. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak banatzen du saria.

Ibilbide luzea du ilustraziogintzan Odriozolak. Arte eta dekorazio ikasketak egindakoa, 1998an hasi zen marrazkigintza lanetan. Ordutik hona ehundik gora liburu ondu ditu, hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzuli direnak, eta aitortza ugari ekarri dizkio bere lanak. Besteak beste, Ilustrazioaren Euskadi saria jaso zuen 2013an, Tropecista lanagatik (Espainiako Edizio Sari Nazionala ere jaso zuen urte berean), baita 2009an ere, Aplastamiento de las gotas albumeko marrazkiengatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna