#SFK15

Entzierro azkarra, eroriko askorekin

Bi korrikalari adarkatu dituzte.  [Youtube]https://youtu.be/coXPOXqXMRo[/Youtube]

Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko uztailaren 13a
07:43
Entzun

Aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da zazpigarrena, Garcigrande ganadutegiko zezenek korritu dutena; 2 minutu eta 12 segundo iraun du.

Asteburua igaro ostean, korrikalari gutxiago irten dira gaur, baina, hala ere, eroriko asko izan dira, lasterketa oso bizi joan baita. Korrikalariak erori eta haien atzetik zezen bat baino gehiago jausi da lurrera. 

Bi lagun adarkatu dituzte; horietako batek sabelaldean jaso du adarkada; besteak, hankan. Guztira, hiru lagun eraman dituzte ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.