nazismoa

Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Auschwitzeko diruzainari

300.000 lagunen hilketan laguntzaile izatea egotzita epaitu zuten apirilean, Alemanian, Oskar Groening, 94 urtekoa.

Oskar Groening, SSetako kidea, Auschwitzeko diruzaina zena.
Oskar Groening, SSetako kidea, Auschwitzeko diruzaina zena. Berria

Berria -

2015eko uztailak 15

Auschwitzeko diruzaina izan zenari, Oskar Groeningi, lau urteko kartzela zigorra jarri diote. Epaileak handitu egin du fiskalak eskatutako zigorra, fiskalak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu baitzuen apirilean Groeningen kontra eginiko epaiketan.

Alemanian nazismo garaian kontzentrazio esparruan hildako 300.000 lagunen heriotzan parte hartzeagatik zigortu dute Groening. Haren epaiketa izan da nazismo garaiko krimenengatik egin den azkenetakoa. Izan ere, bizirik dauden azkenetako bat da. 94 urte ditu.

Bere adina dela-eta, ikusteke dago kartzelara sartuko ote duten. Gainera, osasun arazo larriak ditu. 

Groeningek beti aitortu du Auschwitzeko sarraskia, baina esan izan du berak ez zuela inor hil eta, beraz, errugabe dela. Haren lana presoak sailkatzea zen; besteak beste, haiek zekarten dirua jasotzen zuen. Fiskalaren akusazioaren arabera, diru bilketa horrekin erregimen naziari lagundu eta hilketa sistematikoak egiten lagundu zuen Groeningek.

1944ko maiatzetik uztaila bitartean izaniko krimenengatik zigortu dute. Orduan eraman zituzten Auschwitzera 425.000 judu, Hungariatik. Haietatik 300.000 inguru hil egin zituzten. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna