Ikurrina

Txupinazoan Lizarrako udaletxean ikurrina jarri izana salatuko dute auzitegietan

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak ohartarazi du "legea urratzen duen udal ororen aurka" egingo duela aurrerantzean ere.

Ikurrina Lizarrako udaletxeko balkoian.
Ikurrina Lizarrako udaletxeko balkoian. Iņigo Uriz / Argazki Press

Berria -

2015eko uztailak 31

Iruñeko Udalaren aurka aurkeztutako helegitea epaitegietan atzera bota izanak ez du kikildu Espainiako Gobernuko ordezkaritza, eta aurrerantzean ere berdin jarraituko duela iragarri du. Esan eta egin. Madrilgo ordezkaritzak adierazi du auzitegietan salatuko duela Lizarrako jaien hasierako txupinazoan ikurrina udaletxeko balkoian jarri izana.

Gauza bera egin zuen Atarrabiako jaietan ere, baina atzera bota dute helegitea. Epaileak bat egin du defentsaren argudioarekin, eta adierazi du ezen, ikurren legearen arabera, beste estatu edo erkidego batzuetako gonbidatuak daudenean eremu horietako bandera jar daitekeela udaletxean.

UPN, haserre

"Ikurrina inposatzeko kanpaina bat" martxan jarri izana leporatu dio UPNk EH BIlduri, eta hari "amore ematea" Uxue Barkos presidenteari. Lizarrako jaien hasieran gertatutakoari erreferentzia eginez, berriz, Nafarroako bandera "arbuiatu" izana salatu dute: "Bigarren mailan jarri zuten, ikurrinari lehentasuna emanez, eta Barkos presidenteak eta haren gobernuak ez zuten ezer egin".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna