Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Bortxatu zutela erran zuen gizonezkoak kendu egin du salaketa

Publizitatea

Gizartea

Eraso sexistak

Bortxatu zutela erran zuen gizonezkoak kendu egin du salaketa

Samuel Vuelta Simon prokuradoreak azaldu duenez, onartua izan zen bi gizonen arteko sexu harremana, ez "inposatua". Lagunei ezkutatzeko asmoz erran zuen mutilak bortxatu zutela.
Baionako bestetako eraso sexistak salatzeko egindako elkarretaratzea, atzo.
Baionako bestetako eraso sexistak salatzeko egindako elkarretaratzea, atzo. / Maddi Ane Txoperena Iribarren

Asteazken gauean bortxatu zutela kontatu zion Poliziari 18 urteko mutil batek, eta atzo ezeztatu egin zuen salatutakoa. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak BERRIAri erran dionez, hain zuzen, ustezko erasotzaileak ez zuen behartu felazio bat egitera: bi gizonek adostuta egin zuten.

Lagunei ez zien aitortu nahi izan bertze gizon batekin sexu harremana izan zuela, ordea, eta horregatik kontatu zien bortxatu zutela. Horregatik jarri zuen salaketa, eta ostiralean kendu egin zuen, prokuradoreak azaldu duenez.

Ikerketak aitzina segitzen du, eta, gertakaria gezurra balitz, salaketa faltsua egitea leporatzen ahal diote 18 urteko mutilari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak