Albistea entzun

'Banca Civica AUZIA'

Kontuz-ek parlamentuari eskatu dio 'CAN auzia' argitzeko lana hartzeko

Gobernuak ustelkeriaren aurkako konpromisoa bere egin duela uste du elkarteak. Ez dio helegitea jarriko Auzitegi Nazionalaren azken autoari.

Kontuz plataformaren agerraldia, Iruñean.
Kontuz plataformaren agerraldia, Iruñean. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Edurne Elizondo -

2015eko abuztuak 12 10:32

«CAN auziak Nafarroara itzuli behar du; ez zuen hemendik atera behar». Horixe nabarmendu du Kontuz elkarteko kide Patxi Zamorak, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Horregatik, hain zuzen ere, Kontuz-ek erabaki du helegiterik ez jartzea Espainiako Auzitegi Nazionalak plazaratutako azken autoaren aurka, eta Nafarroako Parlamentuari eskatu dio har dezala Nafarroako Kutxa desagertu arteko bidean gertatu zena argitzeko lana. Zer ikertu badela nabarmendu dute elkarteko kideek, eta horren adibide jarri dituzte Nafarroako Kutxak azaldu gabe egindako milioika euroren gastuak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du CANeko eta Banca Civicako kudeatzaile eta arduradunen aurkako auzia behin-behinean ixtea. «Bi urte pasatu eta gero, bide judiziala hemen amaitzen dela onartu behar dugu; ordua da Nafarroan, eta berme osoarekin, bide instituzionala irekitzeko», erran du Zamorak.

Kontuz-ek Nafarroako Parlamentuaren esku utzi nahi du CAN auzia argitzeko auziaren zama. Horrek ez du erran nahi elkarteak lanean jarraituko ez duela. «Laguntzeko prest gara, eta segituko dugu gure zereginarekin; baina uste dut Kontuz-ek egin duela bere ekarpena». Erakundeek izan behar dute, orain, protagonista, elkarteko kideen hitzetan. Zamorak gogoratu du Nafarroako Gobernua babesten duten taldeek akordio programatikoan hartu zutela CAN auzian gertatutakoa argitzeko konpromisoa.

Ikerketa batzordea

Kontuz-ek argi du Nafarroako Parlamentuak ikerketa batzordea jarri beharko lukeela martxan, CAN auziari buruz. «Trabarik eta baldintzarik gabeko ikerketa batzordea», zehaztu du Zamorak. Ez hori bakarrik. Gobernuak gertatu diren ustelkeria kasuak ikertu beharko lituzkeela uste dute elkarteko kideek, ardurak argitzeko, eta neurriak jarri beharko lituzkeela, gainera, aurrerantzean halakorik berriz ere gerta ez dadin. «Diru publikoaren kudeaketak behar ditu tresnak kudeaketa hori bera kontrolatzeko», nabarmendu du Patxi Zamorak.

Hainbat hari utzi ditu elkarteak mahai gainean, CAN auziaren mataza askatzen hasteko. Auzitegi Nazionalak bere esku dituen hainbat datu ezagutarazi ditu Kontuz-ek, zehazki, CANek azaldu gabe egindako hainbat gasturi buruz. «Legezkoak izan daitezke; bidezkoak ere, gastu horietako hainbat; deigarriak dira, hala ere, eta herritarrek merezi dute gastu horiek zergatik egin diren azaltzea».

2012ra bitarte, eta zortzi urtez egindako gastu horietako zenbait ardoak, luxuzko autoak eta bidaiak erosteko izan ziren, Kontuz-ek salatu duenez. «Corte Ingles-en filial batek 13,6 milioi euro fakturatu zizkion CANi; bidaietan zazpi milioi euro gastatu zituzten; eta luxuzko hoteletan, berriz, bertze hiru», azaldu du Zamorak. Sarria ardotegian ere dirutza gastatu zuen CANek, Kontuz elkarteak ezagutarazi duenez: «Bi milioi euro». Hainbat enpresa eraikitzailek ere jaso zuten CANen dirua: «120 milioi euro, denera».

Zamorak gogoratu du martxan dela, oraindik, ekonomia eta fiskalitate delituak ikertzen dituen zerbitzuak (UDEF) hasitako ikerketa, Miguel Sanzen eta Enrique Goñiren ondareari buruz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alfredo De Migue Gasteizkol auzitegira sartzen, 2018an. ©JAIZKI FONTANEDA / FOIKU

Haziren txosten batek dio De Miguel kaleratu zitekeela Gorenaren zain egon gabe

Xabier Martin

Eusko Jaurlaritzaren fundazioko kudeatzailearen txosten batek ohartarazi zuen bazegoela modua Arabako EAJko bigarrena izan zena kaleratzeko, haren zigorra berretsi arte itxaron gabe. Eusko Legebiltzarrera igorri dute agiri hori.

Garcia Danboreneari pentsio gehigarria kentzeko eskatu die Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gorteei

Iosu Alberdi

EH Bilduk soilik babestu du Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako legez besteko proposamena. Gaia Kongresuan eta Senatuan jorratu behar dela adierazi dute gainerakoek.

Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Alonsotegiko alkate ohiarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute

Iosu Alberdi

Prebarikazioa egitea, dokumentuak faltsutzea eta dirua bidegabe erabiltzea egozten die fiskaltzak Aitor Santiestebani eta beste bost laguni

Espeleologoak Lezetxikiko sistema karstikoaren barruan aurkitutako tunelaren alboan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan

Xabier Martin

Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.